DERECHO SUCESORIO VASCO: PODERES TESTATORIOS

 

Abogados testamentarias Bilbao

Herencias y Testamentos en Bilbao

 

En entradas anteriores de este blog, nuestro despacho de abogados de Bilbao abordaba las novedades introducidas por la Ley 5/2015, de Derecho Civil Vasco, especialmente aquellas relativas al ámbito sucesorio. En la entrada de hoy, por su parte, analizaremos con mayor profundidad los poderes testatorios, una figura de gran trascendencia y utilidad práctica que sigue muy arraigada en nuestro territorio.

Blog honetako aurreko sarreretan, gure Bilboko abokatu-bulegoak 5/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoak, sartutako berritasunez aritu ginen, oinordetzen arloan bereziki. Gaurko sarreran, bestalde, ikuspegi sakonagoa emango diegu testamentu-ahalordeei; oso garrantzi eta erabilgarritasun praktiko daukan figura bat, eta gure lurraldean oraindik erabat finkatuta mantentzen dena.

¿Qué es un poder testatorio? ¿Dónde se encuentra regulado?

Actualmente la figura se encuentra regulada en los artículos 30 y siguientes de la citada Ley 5/2015. En este sentido, el punto de partida viene establecido por el artículo 30, según el cual “El testador puede encomendar a uno o varios comisarios la designación de sucesor, la distribución de los bienes y cuantas facultades le correspondan en orden a la transmisión sucesoria de los mismos.”.

Es decir, se trata de un poder en virtud del cual, una persona (comitente) concede a otra (comisario) la capacidad para tomar cualesquiera decisiones relativas a su sucesión, presumiendo claro está, que el otorgante fallezca antes. Como puede advertirse, se trata de una encomienda muy importante por lo que se requiere plena confianza entre las partes. Por ello, si bien es cierto que en principio, el comitente puede designar comisario a cualquier persona, lo más habitual en la práctica, es que sean los propios cónyuges los que se otorguen un poder testatorio entre sí. En euskera está circunstancia se conoce como “alkarpoderoso”.

Zer da testamentu-ahalordea? Non dago araututa?

Gaur egun, figura honen araudia jadanik aipatutako 5/2015 Legeko 30. artikulutik aurrera aurki dezakegu. Hain zuzen ere, 30. artikuluak abiapuntua ezartzen du zera esanez: “Testamentugileak komisario baten edo batzuen ardurapean jar ditzake oinordekoaren izendapena, ondasunen banaketa, eta, oro har, ondasunok oinordetza bidez eskualdatzeko berak dituen ahalmen guztiak.”.

Hau da, testamentu-ahalordearen bitartez, pertsona batek (ahalorde-emaileak) beste bati (komisariori) bere oinordetzari buruzko erabaki guztiak hartzeko ahalmena ematen dio, emailea lehenago hiltzen bada, jakina.

Nabarmen denez, oso erabaki garrantzitsuez ari gara. Hori dela eta, ezinbestekoa antzematen da konfiantzazko harremana izatea bi aldeen artean. Horregatik, emaileak edozein pertsona komisario izenda dezakeen arren, ezkontideek testamentu-ahalordea elkarri ematea da arruntena. Egoera hau “alkarpoderoso” esamoldearekin ezagutzen da.

¿Se trata de un fenómeno novedoso introducido por la Ley 5/2015?

De ninguna manera. A modo de curiosidad, cabe destacar que esta tradición data de la Edad Media y ya aparece esbozada incluso en el Fuero Viejo de Bizkaia de 1452. Por su parte, tampoco se trata ésta de una figura exclusiva de nuestro Derecho vizcaíno. Y es que sin ir muy lejos, podemos encontrar similitudes en otros Derechos Forales del Estado, como es el caso de Navarra, Aragón o Cataluña.

5/2015 Legeak sartutako berritasun batez ari gara?

Inola ere ez. Kuriositate giza, aipatu beharko da ohitura honetako lehenengo aztarnak aurkitzeko Erdi Aroa-raino atzera egin behar dugula; izan ere, 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean jadanik jasota baitzegoen. Era berean, ez da gure bizkaitar Zuzenbidearen figura esklusibo bat, baizik eta oso urruti joan barik, antzekotasunak aurki ditzakegu Estatuko beste Foru Zuzenbideen artean; hain zuzen ere, Nafarroan, Aragonen edota Katalunian.

¿Cómo se puede otorgar el poder?

Es imprescindible acudir ante Notario. Por norma general, se realiza en la misma escritura pública donde se recoge el testamento pero cuando el poder testatorio se otorga entre los cónyuges (el denominado alkarpoderoso), también se puede otorgar en capitulaciones matrimoniales.

Nola egiletsi dezaket boterea?

Ezinbestekoa da Notarioarengana jotzea. Orokorrean, testamentua jasotzen duen eskritura publiko berean adieraz daiteke baina testamentu-ahalordea ezkontideen artean egilesten denean (alkarpoderosoa), ezkontzako itunetan adieraztea posiblea da ere bai. 

¿Qué implicaciones prácticas tiene otorgar un poder testatorio?

La razón de ser de los poderes testatorios es la adecuada atención de la familia en un futuro. En efecto, el otorgante, en vida, ignora cuál va a ser su situación familiar una vez haya fallecido, si va a tener más descendientes, qué necesidades tendrá que atender y en definitiva cuál sería la mejor forma de repartir el patrimonio familiar. Además, en los casos de alkarpoderoso, se crea un fuerte derecho a favor del cónyuge viudo.

Como el resto de instituciones propias de nuestro Derecho vizcaíno (troncalidad y régimen matrimonial de comunicación foral de bienes, principalmente), el origen de los poderes testatorios responde a una necesidad histórica y a un modelo de organización de una social más rural donde era necesario transmitir el patrimonio en su conjunto y evitar fragmentaciones innecesarias de la herencia.

Ciertamente el modo de vida de nuestra sociedad ha cambiado radicalmente pero sin embargo, es muy frecuente seguir encontrando aún hoy este tipo de disposiciones entre los testadores vizcaínos.

Zer nolako ondorio praktiko ditu testamentu-ahalordeak?

Testamentu-ahalordeak etorkizunean familiaren behar bezalako zainketa du asmo nagusitzat. Egia esan, emaileak bizirik irauten duen bitartean, ez daki zein izango den haren familiaren egoera bera hil eta gero, ondorengo gehiagorik izango duen ala ez, zeintzuk izango diren lehenetsi beharko diren beharrak; eta orokorrean, nola bana daiteke hoberen familia-ondarea. Gainera alkarpoderosoetan, oso alarguntasun-eskubide indartsua eratzen da.

Gure bizkaitar Zuzenbidearen beste erakunde bezala (tronkalitatea eta foru-komunikazioaren erregimena, batik bat), testamentu-ahalordeen sorrerak oso erlazio estua dauka aintzinako landa-gizarte antolatzeko moduarekin, garai hartan beharrezkoa baitzen familia-ondarea batera eskualdatzea, fundamenturik gabeko zatiketak saihestuz.

Gaur egungo gizartea zeharo aldatu bada ere, sarritan aurki ditzakegu oraindik horrelako ahalordeak bizkaitar testamentugileen artean.

Iuris Bilbao Abogados