EL NUEVO BAREMO DE ACCIDENTES DE TRÁFICO 2016

Baremo accidentes tráfico 2016

Indemnizaciones accidentes tráfico 2016

 

¿Cuándo entró en vigor el nuevo baremo?

La Ley 35/2012, de 22 de septiembre, de reforma del sistema para la valoración de los daños y perjuicios causados a las personas en accidentes de circulación (en adelante, “baremo”) entró en vigor el pasado 1 de enero de 2016.

Noiz sartu zen indarrean baremo berria?

 Hasteko, 2016ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen 35/2015 Legea, irailaren 22koa, zirkulazio istripuetan pertsonei eragindako kalte galeren balorazio sistema eraldatzeko (aurrerantzean, “baremoa”).

¿Cuál es el régimen aplicable?

Dicha ley será aplicable a efectos de cálculos indemnizatorios para los accidentes acaecidos en el año 2016, teniendo que estar, consecuentemente, a la fecha del accidente para la aplicación de uno u otro sistema de valoración, si bien con las actualizaciones legales correspondientes al año del acuerdo extrajudicial o de la resolución judicial.

Zein da aplikatu beharreko erregimena?

Lege hori aplikatuko zaie 2016ko istripuei, horien guztien kalte ordainak zenbatzeko; hortaz, istripuaren data zehatzari erreparatu beharko zaio zein balorazio sistema aplikatu behar den jakiteko, betiere judizioz kanpoko akordioaren edo ebazpen judizialaren urteko lege korrituekin batera.

¿En qué consiste?

En puridad, se trata de una actualización, por influjo comunitario, de la ley vigente hasta el año 2015. Establece un sistema de valoración de los daños y perjuicios causados aplicable a las personas físicas por accidentes de circulación, aunque también, con carácter orientativo, por accidentes laborales, o negligencias médicas.

Se trata, pues, de un conjunto de reglas por el que se calcula y se fija, a través de un sistema de tablas, la indemnización a la que el perjudicado tiene derecho a causa del accidente, habida cuenta de las consecuencias que este ha tenido sobre aquel, y de sus circunstancias personales, familiares, laborales o profesionales en el momento en el que ocurrió.

De esta manera, se pretende resarcir suficientemente al sujeto pasivo, de forma y manera que pueda acceder a la misma situación, o, al menos, a una situación análoga, a la que se encontraba en el momento de padecer el accidente, y todo ello en búsqueda del cumplimiento efectivo del principio de reparación íntegra de los daños y perjuicios sufridos por la víctima.

Zertan datza?

            Labur esanda, horixe da Europar Batasunak bultzatutako 2015eko legearen eguneratzea. Legeak ederki asko ezartzen du kalte galerak balioztatzeko sistema, eta hori erabat aplikatzen zaie zirkulazio istripuak jasandako pertsona fisiko orori, baita lanaren ondoriozko istripuei nahiz medikuen jokaera arduragabeagatik eratorritako gaixotasunei ere, betiere gutxi gorabeherako izaerarekin.

            Beraz, arau multzo bat da, non taula sistema baten bitartez ezartzen eta kalkulatzen den kaltetuari ordaindu beharreko kalte ordaina pairatutako istripuaren eraginez. Horretarako, gogotik kontuan hartzen dira istripuak zein ondorio izan dituen pertsonarengan, horren inguruabar pertsonalak, familiarrak, lan arlokoak edo profesionalak istripuaren momentuaren zeintzuk izan ziren ere bai.

Horren bitartez lortu nahi dena honako hau da: subjektu pasiboa behar bezala ordaintzea, modu horretan istripuaren aurreko egoerara bueltatu ahal izateko, edo, behintzat, antzeko egoera batera. Beste hitzetan esanda, helburua da biktimak sufritutako kalte galerak bere osotasunean konpontzea.

¿Cuáles son las principales modificaciones introducidas por el baremo?

La Ley 35/2015 sigue la senda de su antecesora, pero ha supuesto un sensible incremento de las cuantías indemnizatorias (en torno al 50% en indemnizaciones por muerte, al 35% en indemnizaciones por secuelas, y al 12,8% en indemnizaciones por lesiones, respectivamente), y ha reforzado el apartado de los perjuicios patrimoniales.

Además, ha añadido la categoría autónoma de los allegados del perjudicado, junto con los cónyuges viudos, los ascendientes, descendientes y hermanos, entre los perceptores de las indemnizaciones. Finalmente, impone medidas de diligencia de obligado cumplimiento a las compañías aseguradoras, fomenta el intercambio transnacional de información y crea la Comisión de Seguimiento del Sistema de Valoración, integrada tanto por entidades aseguradoras como por asociaciones de víctimas.

Zeintzuk dira baremoak ezarritako eraldaketa nagusiak?

            35/2015 Legeak aurrekoaren ibilbideari jarraitzen dio, baina kalte ordainen kopuruak guztiz gora egitea ekarri du (%50 ingurukoa heriotzaren ondoriozko kalte ordainetan, %35a arrastoen ondoriozko kalte ordainetan eta 12,8%a lesioen ondoriozko kalte ordainetan, hurrenez hurren), eta ondare kalteen atala ondo bai ondo sendotu du.

Gainera, kaltetuaren ahaideak beren-beregi eta era autonomoan sartu ditu kalte ordainak jasotzeko, ezkontide alargunekin, aurrekoekin, ondorengoekin eta anai-arrebekin batera.

Azkenik, bete beharreko ardura edo arreta neurriak ezartzen dizkie aseguru etxeei, mugaz bestaldeko informazioa elkarbanatzea sustatzen du eta Balorazio Sistemaren Jarraipenerako Batzordea sortzen du, bai aseguruek, bai biktimen elkarteek osatutakoa.

A) En caso de fallecimiento

A mayor abundamiento, para el supuesto de fallecimiento, se distingue entre el perjuicio patrimonial básico, integrado por los gastos generales derivados del ocaso, compensados hasta una cantidad mínima de 400 €, y los gastos específicos, incluyéndose en esta partida el traslado de los restos mortales, la repatriación, el entierro y el funeral.

A) Heriotzaren kasuan

            Zehatzago, heriotzaren kasuan, desberdindu egiten dira, batetik, oinarrizko ondare kalteak; bestetik, berariazko gastuak. Lehenengok dira heriotzatik eratorritako gastu orokorrak, eta 400 € ordaintzen dira, gutxienez, horiek aurrera eramateko. Bigarrenen artean agertzen dira gorpuzkiaren lekualdatzea, aberriratzea, ehorzketa eta hileta.

B) En caso de lesiones temporales

En el supuesto de lesiones temporales, es decir, aquéllas sufridas por el lesionado desde el momento del accidente hasta la estabilización lesional de las mismas, se distingue entre los gastos de asistencia sanitaria, y otros gastos diversos resarcibles, incluyéndose aquí todos aquellos que, razonablemente, afecten al desarrollo ordinario de la vida diaria, destacando, entre otros, los costes de movilidad del lesionado, o de los propios familiares para atenderle.

Más concretamente, el artículo 134.3 de la ley remite para la aplicación de las cantidades diarias indemnizatorias por lesiones temporales, compatibles con las de las secuelas o, en su caso, con las de muerte, a la tabla 3 del anexo, con la correlación que se indica a continuación: tabla 3.A para la cuantía del perjuicio personal básico, en la cantidad de 30 €/día; tabla 3.B para la cuantía de los perjuicios personales particulares, que oscila entre los 100 €-52 €, en función de su gravedad; y tabla 3.C para la cuantía de los perjuicios patrimoniales, con la distinción que se detallará en el apartado siguiente.

B) Behin-behineko lesioen kasuan

            Jarraitzeko, behin-behineko lesioen kasuan, hau da, lesionatuak istripuaren momentutik horiek sendotu arte sufritutakoak, ongi bai ongi bereizten dira laguntza medikuaren ondoriozko gastuak, eta ordaindu beharreko bestelako gastuak. Azken horien artean barnebiltzen dira eguneroko bizitzaren ohiko garapenean eragina izan dezaketen guztiak; batez ere, lesionatuaren mugikortasunerako gastuak, edo hura zaintzeko bere familiak izan ditzakeen gastuak.

            Zehatz-mehatz, legearen 134.3. artikuluak eranskinaren hirugarren taulara igortzen du behin-behineko lesioen ondoriozko eguneko kalte ordainaren zenbatekoak aplikatzeko, eta horiek badira bateragarriak arrastoekin, baita heriotzarekin ere. Zerrenda honakoa da: 3.A taula oinarrizko kalte pertsonalerako, 30 euro eguneko zenbatekoan; 3.B taula norbanakoen kalte pertsonalerako, 100 euro- 52 euro bitartekoa, horren larritasunaren arabera; eta 3.C taula ondare kalteen zenbaterako, ondorengo atalean xehatutakoarekin bat.

C) En caso de daños patrimoniales

En última instancia, como se ha referido, los daños patrimoniales se detallan con una mayor claridad, dividiéndose entre el lucro cesante, esto es, la ganancia dejada de percibir por la víctima, en la que no sólo se valoran sus ingresos netos, sino el posible trabajo no remunerado, o la pérdida de capacidad futura para trabajar; y los perjuicios extrapatrimoniales o morales, que son reestructurados y ampliados.

C) Ondare kalteen kasuan

            Bukatzeko, arestian esan bezala, ondare kalteak argiago zehazten dira. Hori osatzen dute irabazi gabeko etekinak, hau da, biktimak istripuaren ondorioz jaso gabeko irabaziak. Hortxe sartzen dira ez bakarrik diru-sarrera garbiak, ordaindu gabeko lana, edo etorkizunean lan egiteko gaitasuna galtzea ere. Horrez gain, ondareaz aparteko kalteak edo kalte moralak ere badaude, eta horiek etengabe berregituratzen eta zabaltzen ditu legeak.

¿A la vista de todo lo anterior, qué novedades aporta el baremo?

En síntesis, la nueva ley lleva aparejada una nada desdeñable mejora en la protección de las víctimas de accidentes de circulación ya que, por un lado, se aceleran los trámites para la resolución de conflictos, a fin de no suscitar dilaciones indebidas para los ya de por sí perjudicados, y, por otro, se garantiza una indemnización conforme a los parámetros vitales actuales que permite equipararse a la del resto de socios comunitarios.

Aurreko guztia aintzat hartuta, zein berrikuntza dakar baremoak?

            Laburbilduz, lege berriak biktimak gehiago babestea suposatzen du zirkulazio istripu kasuetan; izan ere, gatazkak konpontzeko izapideak bizkortzen ditu, kaltetuei dagokienez bidegabeko luzamendutan ez ibiltzeko, eta kalte ordain zuzena erregulatzen du, egungo bizi maila zein den kontuan hartuta, Europako gainerako kideekin bat etortzeko.

Iuris Bilbao Abogados

Para la solución de problemas relacionados con accidentes de tráfico, indemnizaciones, reclamaciones y lesiones, estamos a vuestra disposición en nuestro Despacho de abogados de Bilbao.