PASOS PARA COBRAR UNA HERENCIA

Abogados testamentos y herencias Bilbao

Proceso para cobrar una herencia

 

Consideraciones previas a tener en cuenta en el Derecho Civil Vasco y en el Territorio Común

En primer lugar, hay que considerar que la entrada en vigor de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco, fija la legítima en un tercio (⅓) de la herencia, siendo el resto de libre disposición. En caso de no haber testamento, heredarán primero los hijos y descendientes; segundo, el cónyuge viudo/a o la pareja de hecho; tercero, los padres y ascendientes; y, finalmente, los hermanos y colaterales.

Por el contrario, en el Territorio Común la legítima amplia se fija en dos tercios (⅔) de la herencia, siendo el tercio (⅓) de la legítima estricta a repartir entre los legitimarios, y el otro tercio (⅓) de mejora para cualquiera de los hijos o descendientes. El último tercio (⅓) será de libre disposición. Si el testador falleciera sin testar, tendrán derechos hereditarios, por este orden, los hijos y descendientes, los ascendientes, cónyuge viudo/a o la pareja de hecho, los colaterales y el Estado, respectivamente.

Euskal Zuzenbide Zibilean eta Esparru Erkidean kontuan hartu beharreko aurretiazko oharrak

Hasteko, kontuan hartu behar da 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Horrek beti ezartzen du senipartea herenekoa (⅓) izango dela, eta gainerakoa, berriz, xedapen askekoa. Oinordekoak izango dira, lehenengo, seme-alabak eta ondorengoak; bigarren, ezkontide alarguna edo izatezko bikotea; hirugarren, gurasoak eta aurrekoak; eta, laugarren, anai-arrebak eta albokoak, baldin eta testamenturik ez balego.

Bestalde, seniparte zabala bi herenekoa (⅔) izango da esparru erkidean; hain zuzen ere, seniparte hertsiko herena (⅓) banatukoa da senipartedunen artean, eta hobekuntzarako herena (⅓) edozein seme-alabaren edo ondorengoen artean. Azkenengo herena (⅓) xedapen askekoa izango da. Testamentugilea hilko balitz testamenturik egin gabe, honako hauek izango lukete oinordetza bidezko eskubideak: seme-alabak eta ondorengoak, aurrekoak, ezkontide alarguna edo izatezko bikotea, albokoak eta Estatua, hurrenez hurren.

Tipos de partición hereditaria: voluntaria, judicial y realizada por contador-partidor

Por un lado, la partición voluntaria es aquella efectuada entre todos los herederos de común acuerdo. Se puede realizar tanto en documento privado como en escritura pública ante Notario, siendo aconsejable esta última opción.

Por otro lado, la partición judicial se establece en el artículo 1.059 del Código Civil, y es una fórmula subordinada y subsidiaria para cuando el testador no hubiera realizado la partición o no hubiera designado a un contador-partidor, sin mediar acuerdo entre los herederos, debiendo ventilarse ante el Juzgado de Primera Instancia.

Por último, el contador-partidor podrá ser testamentario, si es nombrado expresamente en el testamento, o dativo, si lo es por el Juez, a petición de los herederos que representen, al menos, el 50% del haber hereditario, requiriendo la partición definitiva, en ese caso, de aprobación judicial.

Oinordetza banatzeko motak: borondatezkoa, judizio bidezkoa eta kontulari banatzailea

Alde batetik, borondatezko banaketa da oinordekoen arteko adostasun osoz egindakoa. Hori bete daiteke bai dokumentu pribatuan, bai notarioaren aurreko eskritura publikoan, eta horixe da aukerarik gomendagarriena.

Beste alde batetik, judizio bidezko banaketa arautzen da Kode Zibilaren 1059. artikuluan; hain zuzen ere, bigarren mailako bitarteko bezala. Hori erabat gertatzen da testamentugileak ez duenean inolako banaketarik egin edo ez duenean kontulari banatzailerik izendatu, betiere oinordekoen arteko akordiorik egon ezean. Horrenbestez, Lehenengo Instantziako Epaitegira jo beharko da.

Azkenik, kontulari banatzailea izan daiteke testamentu bidezkoa, hau da, testamentuan beren-beregi izendatu denean, edo datiboa, epaileak izendatu duenean, betiere oinordetzaren %50a ordezkatutako oinordekoek eskatuta, Kasu horretan, beharrezkoa izango da epaileak behin betiko banaketa onartzea.

Aceptación de la herencia

Antes de proceder al reparto, debe atenderse a si el causante otorgó testamento, o si, por el contrario, se está ante un supuesto de sucesión intestada, debiendo procederse, en ese caso, a la declaración de herederos.

Una vez identificados, estos deberán proceder a aceptarla, pura y simplemente o a beneficio de inventario, pudiendo proceder a su reparto, o a repudiarla, en cuyo caso no será posible. Debe subrayarse el carácter irrevocable de ambas modalidades.

Jarraitu beharreko urratsak: oinordetza onartzea

Banaketa gauzatu baino lehen, ondo bai ondo aztertu beharko da ea testamenturik dagoen, edo, ordea,  ab intestato oinordetza den. Hori gertatuz gero, ezinbestekoa izango da oinordetza adierazpena egitea.

Behin oinordekoak behar bezala identifikatuta, gerta daiteke horiek besterik gabe onartzea nahiz inbentario onuraren arabera onartzea; bi-bietan, oinordetza banatuko da onartu dutenen artean. Halere, gerta daiteke oinordetzari uko egitea, eta horri ez zaio ezer banatuko. Guztiz azpimarratu behar da bi modalitateak atzeraezinak direla.

Inventario, avalúo o reparto y recepción de bienes

Una vez inventariado tanto el activo del fallecido, compuesto por sus bienes y derechos, como el pasivo, integrado por sus deudas, deberá procederse al avalúo o al reparto de la herencia.

El reparto consiste en la imputación y distribución del caudal hereditario entre los herederos, legatarios y legitimarios en proporción a la cuota que a cada uno de ellos le correspondiera. Para ello, un profesional tendrá que elaborar un cuaderno particional.

A partir de ese momento, se recibirán los bienes, que deberán ser inscritos en ciertos casos (por ejemplo, si se tratare de un bien inmueble, en el Registro de la Propiedad).

Inbentarioa egitea, banatzea eta ondasunak hartzea

Gero, nahitaezkoa da hildakoaren inbentarioa egitea. Hortxe jaso behar da bai aktiboa, hau da, testamentugilearen ondasunak eta eskubideak, bai pasiboa, non zorrak nagusi diren. Ondoren, horren banaketa egingo da.

Hori da oinordetza bera inputatzea eta banatzea oinordekoen zein jaraunsleen, legatu-hartzaileen eta senipartedunen artean, betiere bakoitzaren kuota errespetatuz. Horretarako, beharrezkoa da profesional batek banaketa koadernoa gauzatzea.

Hortik aurrera, ondasunak jasoko dira, eta baliteke horiek inskribatu behar izatea (adibidez, Jabetza Erregistroan, ondasun higiezinak direnean).

Pago del Impuesto sobre Sucesiones y Donaciones

Finalmente, se deberá abonar el impuesto correspondiente, que varía en función de la Comunidad Autónoma y del grado de parentesco, en un plazo de séis meses, aunque existe la posibilidad de que se prorrogue por otros séis meses en caso de solicitarse antes del quinto mes.

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ordaintzea

Bukatzeko, kasuan kasuko zerga ordaindu beharko da sei hilabeteko epemugan. Dena den, hori beste sei hilabetez luzatu ahal da, baldin eta bosgarren hilabetea igaro baino lehen eskatzen bada. Edonola ere, zergaren kopurua bestelakoa izango da Autonomia Erkidegoaren eta senidetasun mailaren arabera.

Iuris Bilbao Abogados

Somos abogados expertos en Derecho de Sucesiones y en materia de testamentos, contando con un servicio externalizado de Notaría.

Si desea recibir una atención personalizada para su caso, estaremos encantados de atenderle en nuestro Despacho de abogados de Bilbao.